20220222-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezina eta ahala / Kattalin Miner / Goiena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

EZINA ETA AHALA adierazteko moduak (I)

  1. ADITZ JOKOA

DAITEKE edo  DEZAKE erako aditzez ari gara. Ez ahaztu –ke amaierari beste –e– bat gehitzen zaiola -LA edo -N eranstean.

  • Joan GAITEZKEela esan digute.
  • Jan DEZAKEen galdetu du.
  1.  AHAL eta EZIN hitzak

Askotan, AHAL hitza izen modura jokatzen dugula esan liteke:

  • Egizu, AHAL baduzu.

AHAL eta EZIN aditzarekin batera erabiltzen direnean, aditzaren laguntzailea zaindu behar da: DA DU

 

  • Ezin *DUTjoan / Ezin NAIZ joan
  • Ahalegindu da, baina ezin izan du (aditz nagusia aipatu gabe)
  • Joan ahal naizZuzena da, baina euskaldun askorentzat arrotza
  • Joaten ahal naizZuzena da, baina mendebaldekoentzat arrotza

Forma horien lekuan JOAN NAITEKE edo zerrenda honetako besteren bat erabiltzen dugu euskaldun gehienok. Kontuz! Gauzak ez dira nahasi behar. Laguntzaile bakoitzak bere jokabidea ezartzen dio aditz nagusiari:

 

  • *Ikus ahal izan dugu. Ikusi ahal izan dugu
  • Eskura dezaket = Eskuratu dezaket
  • Ezin ninteke ager = Ezin ninteke agertu

Bestalde, aditz lokuzio asko ere sortzen ditu EZINek, erabilgarriak guztiak:

  • Joan ezina dauka / du
  • Joan ezinda / ezinik / ezinez / ezinka dago
  • Ezin joana dauka / du
  • Ezin joanez dago