‘Euskal Sortzaileak Sarean’, Mintzanet eta Etxepare Institutuak martxan jarri duten proiektuaren inguruan aritu dira Ikasbil webgunean. HABEko web orrialde honetan ekimena zertan datzan azaldu dute.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.
Izaskun Arrieta (bidelagun onena) I Mintzanet Sariak (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03
Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun (laguntzaile) baten eta bidelari (laguntza behar duen pertsona) baten lana eta esfortzua nabarmendu nahi izan dugu. Hain zuzen, Izaskun Arrieta (Azkoitia, 47) eta Jose Ramon Onandia (Getxo, 68) izan dira saridunak.
Arrieta bidelaguna da, eta ia hasieratik parte hartzen du Mintzaneten. Garai horretan, hiru pertsonekin hitz egiten zuen astero-astero, eta orain, berriz, horietako birekin dabil. Bera San Telmon egon da, eta saria jaso aurretik saio bat egin du Onandiarekin. Bidelari onenak, berriz, Onandiak, normalean beste emakume batekin egiten ditu saioak, eta duela aste gutxi pausu handia eman du: laguntzailea ere bada.
Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek.
Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.
‘Familia’ hitzaren laugarren adiera bat dator Mintzanetekin. “Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagun edo gauzen multzoa”. Seguru aski, gaur egun hori da Mintzanet, euskarak lotzen duen lagun multzo bat. Baina niri Eusko Jaurlaritzaren Hiztegi Entziklopediaren lehenbiziko adiera gehiago gustatzen zait: “Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen kideen multzoa, berez etxe berean bizi direnak”. Gaur egun proiektu hau zer den hobe deskribatzen baitu.
Duela sei hilabete maramara* taldeak egitasmo hau jarri zuen martxan Donostiako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuaren, EHUren, Topagunearen eta Bagera Elkartearen sostenguarekin. Euskara bultzatzea da bere helburu nagusia eta horretarako Internet erabiltzen da. Horren sinple. Elkarrizketak sarean antolatzen dira laguntzaile eta ‘ikasleen’ edo hobetu nahi dutenen artean. Orduz geroztik, gure bidelagunek eta bidelariek saio asko egin dituzte eta gero eta jende gehiagok ezagutzen du zerbitzu soziala izateko bokazioa duen proiektu hau. Izan ere, 200 pertsona inguruk osatzen dute orain Mintzanet eta familia birtual baina benetako batean bihurtu dela esan genezake. Continue reading “Mintzanet familia”
Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere elkarrizketak izan dituzte etxean zeuden pertsonekin.
Mintzanet ekimenak Ibilaldia 2013an parte hartu zuen. Portugaletera hurbildu ginen gure proiektua ezagutzera emateko eta gure txokora, Asti Leku ikastolako gunera, jende andana etorri zen, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea. Lanean zegoen baina tartetxo bat aurkitu zuen gurekin egoteko. Hemen dituzue atzoko argazki batzuk.
Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik, hau da, bidelagun izateagatik.
Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue.
Milaka lagun bildu ziren atzo Senpereko lakuaren inguruan Iparraldeko ikastolen festan. Bertan, Mintzanet proiektua ezagutzeko aukera izan zuten gure txokora hurbildu zirenek. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Hamaika Telebistak erreportai bat egin du Mintzanet proiektuaren inguruan. Bertan, Joxe Erramun Eraso (Donostiako bidelaguna) eta Mónica Usubiagaren (Argentinako bidelaria) saioa ikus daiteke. Eskerrik asko parte hartzeagatik!