Anabel eta Andrea, ETBn

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”


Klaudio Landak aurkezten duen Euskal Telebistako ‘Eztabaidan’ saioan parte hartu zuten atzo (maiatzak 5) Mintzaneteko erabiltzaileak ditugun Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak. Euskara ikasten noiz eta zergatik hasi ziren azaldu zioten Euskal Herriari, eta zuzeneko WhatsApp mezuetan Mintzaneteko kideen animoak jaso zituzten. Batetik, Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga bidelagun plentziarrak Anabel agurtu … Continue reading Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Anabel Jaureguiberry, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Anabel Jaureguiberry, Argentina: “Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”


Anabel Jaureguiberry Mintzaneteko erabiltzaile argentinarrak esan digu jakin-minagatik hasi zela euskara ikasten, “abizenagatik” hain zuzen ere. “Nire arbasoak Nafarroa Beherakoak ziren, eta Argentinara joan ziren XIX.mende erdi-bukaeran”. Euskara Munduan programan parte hartzeaz gain, Mintzaneten ere ari da euskara praktikatzen: “Oso aukera ona da, batez ere, eguneroko euskara praktikatzeko. Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”.

Mintzaneteko erabiltzaileak Maizpiden

‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Continue reading ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’