Kepa Etxeberria Artetxe - Mintzanet bere ahotan

Kepa Etxebarria Artetxe, bidelaguna: “Erraza da hizkuntza handien defendatzaile izatea, baina euskarak ez du aurrera egingo guk babesten ez badugu”

Irakaslea da Kepa Etxeberria Artetxe (1968) galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen.