Kepa Etxeberria Artetxe - Mintzanet bere ahotan

Kepa Etxeberria Artetxe, bidelaguna: “Erraza da hizkuntza handien defendatzaile izatea, baina euskarak ez du aurrera egingo guk babesten ez badugu”


Irakaslea da Kepa Etxeberria Artetxe (1968) galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen.

Iraitz Azkarate - Mintzanet bere ahotan

Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”


“Ni Iraitz Azkarate Jaio naiz, 28 urteko Durangoko neska. Fisioterapia ikasketak bukatu eta lanean hasi ostean, gaixotasun bat dela eta, baja hartu behar izan nuen. Horren ondorioz, beste batzuei nire laguntza eskaintzeko beste bide bat bilatu behar nuela erabaki nuen eta proiektu honetan parte hartzea aukera bikaina izan zitekeela pentsatu nuen. Nahiz eta pertsona oso … Continue reading Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”

Nagore Etxezarreta-Mintzanet bere ahotan

Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”


Zarautzen bizi bada ere, jaiotzez goierritarra da Nagore Etxezarreta (1985). Euskal Telebistako ‘Euskalonski’ saioaren bitartez izan zuen Mintzaneten berri, Pello Reparaz musikari eta telebista aurkezleak elkarrizketatutako italiar batek “bere euskara praktikatu eta hobetu ahal izateko erabiltzen zituen bideen berri eman zuenean”, hain zuzen ere. Egitasmoa “benetan interesgarria eta aberasgarria” iruditu zitzaion, eta horregatik, parte hartzera … Continue reading Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”


Maddi Zubeldia Donostian jaio zen baina Lapurdin bizi da haurtzarotik. Irakaslea da Seaskan, Azkaingo ikastolan. Mintzaneten berri adiskide baten bitartez izan zuen duela pare bat urte, eta aurreko udan animatu zen izena ematera. Londresen bizi den Inigo Iruskieta bidelariarekin elkartzen da astero saioak egiteko.

Raquel-MINTZANET BERE AHOTAN

Raquel Simal de la Torre, bidelaria eta bidelaguna: “Jende interesgarria ezagutzeko aukera ona da Mintzanet”


Raquel Siman de la Torre gasteiztarrak gaztetan euskara ikasle oso txarra izan zela aitortu digu, baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kendu eta orain gogoz hartu du hizkuntza berreskuratzeko erronka.

Larraitz Zabala-Mintzanet bere ahotan

Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”


Psikologoa da lanbidez Larraitz Zabala (Donostia, 1975), eta euskara maite du, are gehiago, “euskaraz bizitzen” saiatzen dela esan digu. Horregatik, lehen hitza beti euskaraz esaten du, eta gure hizkuntzan komunikatzeko ahalegina egiten duten guztiei eskerrak ematen dizkie: “Azkenaldian euskara era positiboagoan bizitzen saiatzen naiz eta denda batean dendaria euskaraz egiten saiatzen bada, bukaeran eskertu egiten … Continue reading Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”


Galdakaon jaio zen Xalba Dalmau Arrese (1946), baina Arrasaten bizi da gaur egun. Ingeniaria da ofizioz, eta Euskal Herria biziki maite du. Hala, euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkartetako bazkide da, eta asko eskertzen die jasotako hezkuntza, izan ere, gaztetan horiei esker euskaldundu zela aitortu digu: “Eskolan ez nuen ezer ikasi. 18 urterekin hitz bakar … Continue reading Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Aloña Bracersas, bidelaguna: “Aukera polita euskaraz aritzeko gogoa dutenentzat, eta aproposa egunerokotasunean hainbesteko aukera ez duenarentzat”


Aloña Braceras (1978) Gobernuz Kanpoko Erakunde batean aritu zen 12 urte inguruz hezkuntza teknikari lanetan, eta gaur egun euskara irakaslea da. Bere identitatearen zati oso garrantzitsua da gure hizkuntza, horregatik “denok euskaraz bizitzeko aukera izatea” du amets. Erronka horretan, Mintzanetek ale txiki bat jartzen duela aitortu digu: “Aukera polita euskaraz aritzeko gogoa dutenentzat, eta aproposa … Continue reading Aloña Bracersas, bidelaguna: “Aukera polita euskaraz aritzeko gogoa dutenentzat, eta aproposa egunerokotasunean hainbesteko aukera ez duenarentzat”

Kora Madinabeitia, bidelaguna: “Mintzanetek ez du inolako esfurtzurik suposatzen, eta gainera, jende berria ezagutzeko aukera ematen du”


Kora Madinabeitia Ezkurra (Araia, 1989) bidelaguna da Mintzaneten. Konfinamendu garaian, irrati bidez izan zuen euskara doan eta online praktikatzeko egitasmoaren berri, eta bertan izena ematea erabaki zuen. Esperientzia “oso polita” bizi duela esan digu, izan ere, bere bidelariarekin oso ondo moldatzen da, eta dagoeneko aurrez aurreko enkontrua ere izan dute. Ezagutu Koraren esperientzia, hemen:

Izaskun Portu, bidelaguna: “Bidelari atsegina dut, hagitz hiztuna eta oso jatorra, erraza da berarekin aritzea. Elkarri gure bizia kontatzen diogu”


Izaskun Portu (Lesaka, 1970) bidelaguna administraria da Osakidetzan eta bertan entzun zuen lehendabizikoz Mintzanet: “Euskara zerbitzukoek bidali zidaten proiektuan parte hartzeko proposamena. Osakidetzan lankideen artean egin genuen eta bi urtez izan nintzen bidelagun”. Proiektua “hagitz ona” iruditzen zaiola esan digu, “modu errazean eta zauden tokitik” erabiltzeko aukera ematen duena. Isabel Arce bilbotarrari laguntzen dio euskara … Continue reading Izaskun Portu, bidelaguna: “Bidelari atsegina dut, hagitz hiztuna eta oso jatorra, erraza da berarekin aritzea. Elkarri gure bizia kontatzen diogu”