Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”


Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

Raquel Simal de la Torre, bidelaria eta bidelaguna: “Jende interesgarria ezagutzeko aukera ona da Mintzanet”


Raquel Siman de la Torre gasteiztarrak gaztetan euskara ikasle oso txarra izan zela aitortu digu, baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kendu eta orain gogoz hartu du hizkuntza berreskuratzeko erronka.

Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”


Irlandako enpresa teknologiko bateko estrategia arduraduna da Aritz Etxabe (1988), eta hain zuzen ere Dublinera joaterakoan sortu zitzaion euskara berreskuratzeko premia: “Azken sei urteak atzerrian eman ostean, herrimina sortu zitzaidan eta ingelesa zein gaztelania hainbeste erabili eta gero, pentsatu nuen euskararen garaia zela!” Mintzapraktika saioak bilatzen hasi eta Mintzanetekin egin zuen topo Internet bidez. Bidelari … Jarraitu irakurtzen Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”

Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”


Dante Bastian Uribe Ricok (Mexiko, 1998) hizkuntzalaritza ikasten du eta unibertsitatean bertan hasi zen euskara ikasten. Ikasitakoa praktikatu nahi zuenez eta inguruan ez zuenez aukera handirik, irakasleak Mintzaneten berri eman zion. Nagore Etxezarreta zarauztarra da bere bidelaguna eta eskoletan ikasten duen euskara batuaz gain, gipuzkoarraren euskalkia ikasten ari da Mintzaneten: “Gainera, hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek … Jarraitu irakurtzen Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”

Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”


Isabel Canales (Santander, 1981) Kantabrian eta Burgosen bizi ondoren, Bilbora etorri zen duela zazpi urte: “Maitasunagatik etorri nintzen, bermeotar batekin ezkonduta nago eta alaba bat dugu”. Duela hiru urte, euskaltegian hasi zen euskara hutsetik ikasten eta han izan zuen Mintzaneten berri: “Nire ustez, oso proiektu ona da. Nahiz eta Bilbon bizi, euskaraz hitz egitea kostatzen … Jarraitu irakurtzen Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan


Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Jarraitu irakurtzen Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”


Duela zenbait egun jakin berri dugu Mintzanet egitasmoan bidelari eta bidelagun izandako Elva Francok (Madril, 1962-2020) utzi egin gaituela. Huescan jaio zen, kasualitatez, bere ama oporretan han zegoelako; baina Madrilekoa sentitu izan da beti. 1991n Eusko Jaurlaritzarako oposizio bat prestatu zuen, eta Lekeitiora joan zen bizitzera. Han AEKn eman zuen izena, eta C1a lortu arte … Jarraitu irakurtzen Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak


Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute. Mintzanet … Jarraitu irakurtzen Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak

Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”


Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”. Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea … Jarraitu irakurtzen Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!


Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da. Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten … Jarraitu irakurtzen Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!