20220308 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zenbait aditzen erregimena (I)/Ines Osinaga/Neomak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Zenbait aditzen erregimena (I)

BORROKATU

*Irabazi arte borrokatuko dugu

Irabazi arte borrokatuko gara

Irabazi arte egingo dugu borrokan

Irabazi arte egingo dugu borroka

DANTZATU

*Lehertu arte dantzatu genuen

Lehertu arte dantzatu ginen

Lehertu arte egin genuen dantzan

Lehertu arte egin genuen dantza

Aurreskua dantzatu genuen

DAMU IZAN Damu dugu etorria / etorri izana

DAMUTU

Ederki damutu gara

Ederki damutu zaigu etorria / etorri izana

JOLASTU

*Baratzean jolastu dute

Baratzean jolastu dira

Baratzean ibili dira jolasean

Baratzean egin dute jolas

BALIO

*1. 500 milioi balio dizkigu

1500 milioi balio du /ditu

1500 milioi kosta(tu) zaigu

KOSTA(TU)

*Izugarri kostatzen du dirua irabaztea

*Kostako dizu ni harrapatzea!

*Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut

Izugarri kostatzen da dirua irabaztea

Kostako zaizu ni harrapatzea!

Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut

JARDUN

Lanean jardun du egun osoan

Lanean jardun da egun osoan