20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Zenbakiak

0

zero

20

hogei

2

bi (biga)

21

hogeita bat

5

bost (bortz)

25

hogeita bost

13

hamahiru

35

hogeita hamabost (hogeita hamabortz)

17

hamazazpi

70

hirurogeita hamar

18

hemezortzi (hamazortzi)

80

laurogei

19

hemeretzi

90

laurogeita hamar

 

101

ehun eta bat

600

seiehun

300

hirurehun

700

zazpiehun

400

laurehun

800

zortziehun

 

234

berrehun eta hogeita hamalau

567

bostehun eta hirurogeita zazpi

1.200

mila eta berrehun

1.201

mila berrehun eta bat

13.425

hamahiru mila laurehun eta hogeita bost

47.689

berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi

 

ETA, ZENBAKIAK EMATEAN

– 1.500, 2.700 eta gisako zenbakiak tradizioan eta emendiozkoarekin eman izan dira euskaraz, eta sistema hori da hobestekoa egun ere:

1.500 > *mila bostehun (> mila eta bostehun);

2.700 > *bi mila zazpiehun (> bi mila eta zazpiehun); *bi milioi zazpiehun mila euro (> bi milioi eta zazpiehun mila euro);

1.200.000 > *milioi eta berrehun mila, *milioi bat berrehun mila (> milioi bat eta berrehun mila).

Ohitura hori salgaien prezioak eta kirol-proben emaitzak emateko ere gorde da orain arte:

Kafea bat hogei da (> Kafea bat eta hogei da). 22 eta 14 nagusitu zen Olaizola II.a finalean.

Hiru bat irabazi du Osasunak (> Hiru eta bat irabazi du Osasunak).

– Baina mila (1.000) zenbakitik gora, eta kendu egiten da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: mila eta berrehun, baina mila Ø berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila Ø laurehun eta bi. [7. arauaEH]

 

1.500

*mila bostehun

mila eta bostehun

2018an gaude

*bi mila hemezortzian

bi mila eta hemezortzian

2,20 € d(ir)a

*bi (euro) hogei  d(ir)a

bi (euro) eta hogei d(ir)a

2-1 irabazi dugu

*bi bat irabazi dugu

bi eta bat irabazi dugu

Euskara Batuaren Eskuliburua