Isabel Iraugi MBA

Isabel Iraugi, bidelaguna: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da”

Irakaslea izandakoa da Isabel Iraugi durangarra. Egun, jubilatuta dago, baina ikasten jarraitzeko beti prest dagoela esan digu, baita irakasteko ere, noski. Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Marisa Barrena bidelagunak sartu zion euskara online eta doan praktikatzeko proiektuan parte hartzeko “pozoia”, hala aitortu digu, eta esperientzia “oso positiboa” izaten ari dela dio.

Bi bidelari ditu, Eduardo Lopez de Sosoaga, gasteiztarra; eta Lidia Fernandez de la Calle, arrasatearra. Astero-astero elkartzen da haiekin, ordubetez, eta dituzten beharrizan linguistikoei  aurre egiten laguntzen die.

Euskal hiztunok “euskararen alde ahal den guztia egin behar dugulako” erabaki zuen bidelagun izatea, bere ahizparekin batera, izan ere, uste du Mintzanet horretarako tresna baliagarria dela: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da. Proiektua ona iruditzen zait eta guztiz lagungarria bidelarientzat”.

Mintzaneteko kideok ere grabatu dugu ‘Lau teilatu’

EiTB Maratoiak jende guztiari erronka bota dio: ‘Lau teilatu’ abestiaren bertsiorik onena egitea, haur minbiziaren kontra borrokatzeko.

Continue reading “Mintzaneteko kideok ere grabatu dugu ‘Lau teilatu’”

Parte hartu Mintzanet Egunean!!

Aurtengo Mintzanet Eguna Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo dugu, azaroaren 24an (igandea).

Bertan, 12:30ean sari banaketan Bidelagun eta Bidelari Onenak sarituko ditugu, baita Aipamen Berezia zein den esan ere. Horrez gain, 14:00etan guztiok elkarrekin bazkalduko dugu.

Continue reading “Parte hartu Mintzanet Egunean!!”

2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!

Urteroko ohitura onei jarraituz, laster izango dira Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria. Aurten, Durangon ospatuko dugu gure festa, azaroaren 24an (igandea).

12.30ean sari-banaketa egingo dugu Bidelari Onena eta Bidelagun Onena omentzeko. Horrez gain, Aipamen Berezia merezi duen pertsona zein den argituko dugu. Ekitaldia eta bazkaria Plateruenan izango dira.

Continue reading “2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!”