20220517 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

-elaz eta -laren

-> *egitura oker hau zabaltzen ari delaz ohartu naiz

Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide:

  • *Berehala erantzutea hobe delazkonturatu ginen.
  • *Azala leunago eta indartsuagoa nuelazberehala ohartu nintzen.
  • *Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuelazjabetu gabe.

Beste modu honetan behar dute zuzenak izateko:

  • Konturatu ginen hobe delaberehala erantzutea.
  • Berehala ohartu nintzen azala leunago eta indartsuago 
  • Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauriazuela jabetu gabe.

Ez ahaztu testuinguru bakar batean ere ez dela zuzena -e)laz egitura.

-> *egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Euskaraz, testuinguru bakar batean ere ez da zuzena -laren egitura. Hortaz, susmoa bakarrik ez, ziurtasun osoa izan behar dugu. Esaldi hau eta hau bezalakoak erabat okerrak dira:

*Egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Hiru aukera hauek behintzat baditugu esaldi hori zuzen emateko:

a) Egitura hau okerraden susmoa dut.

b)Egitura hau okerradelako susmoa dut.

c) Susmoa dut egitura hau okerra dela.

Gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Euskaltzaindiaren 116. araua: 116 -eLAKO eta -eN atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan

https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2014/04/29/okerra-egitura-oker-hau-zabaltzen-ari-delaz-ohartu-naiz/