Mintzanet eta Boiseko museoa I

Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Boiseko Basque Museum & Cultural Center (AEB) egoitzako euskara irakaslea dugu Susana Siccardi Ohaco. Mar de Platan (Argentina) jaioa bada ere, lotura estua du Euskal Herriarekin, izan ere, amaren familia Iparraldekoa du, Garazi eta Baigorrikoa. Hernanin eta Donostian ere bizi izandakoa da. Ingelesa filologoa da berez, Susana, baina Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Diaspora graduondokoa ikasi … Continue reading Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Udako ikastaroa-mintzanet

Joseba Sarrionandia: “Dena daukagu egiteko”

Udako ikastaroak. Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostiako Miramar jauregia, 30 bat lagun uztaileko astearte eta asteazkenez. Euskara nagusi topaketan, ingelesa ere maiz entzuten da. Aurkezpenetan, galdera erantzunetan. Hizkuntza, euskara, kultura, diaspora eta beste errealitate batzuk aztergai: “Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean”. Zerk definitzen du euskal nortasuna? Janzkerak, hizkuntzak, jatorriak? Digitalizazioaren aroan buru belarri murgilduta gaude euskaldunak … Continue reading Joseba Sarrionandia: “Dena daukagu egiteko”

Estitxu Garai-Mintzanet

“Hizkuntza gutxitu bat maitatzea ez da nahikoa, eta horregatik aktibazioa nola egin birpentsatu behar da”

Estitxu Garai, Euskararen marka ikerketako partaidea, EHUko irakaslea Euskararen marka aztertzen aritu da Euskal Herriko Unibertsitateko Nik ikerketa taldea. Euskalgintzako eragila eta enpresa batzuekin batera, ikerlanaren ondorioak eta azterketaren emaitzak Bilbon aurkeztu dituzte aste honetan bertan. Euskarari buruz jendeak duen pertzepzioa, daukan jarrera, egiten duenaz aritu gara gu ere berbetan Estitxu Garai, unibertsitateko irakaslearekin. Ondorioak … Continue reading “Hizkuntza gutxitu bat maitatzea ez da nahikoa, eta horregatik aktibazioa nola egin birpentsatu behar da”