20221220-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Aditz trinkoak / Aitor Mendiluze / Bertsogintza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Aditz trinkoen erabilera okerrak Forma arautuetako zenbaitetan okerbidera egiten da sarri. Hona hemen batzuk:  *emaidazu (emadazu),  *emaiguzu (emaguzu);  *esaidak/n (esadak/n);  *eramazak/n (eramak/n);  *ekarridazu (ekardazu);  *jakizak/n (jakik/n) Euskara batuaren Eskuliburua

20221213-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

20221207-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Menderakuntzaz baliatzean —ondoriozko perpaus edo kontsekutiboetan— ez da tradizioduna -(e)la menderagailua erabiltzea, eta, beraz, ez da egokia euskara jaso zaindurako: ?Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Beste hauek dira molde zuzenak: hain… (non/eze(n))… bait-/-(e)n. a) Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere. b) Gure herria hain da txikia, (non) … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

20221129-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Puntu eta koma / Joxerra Garzia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen PUNTU ETA KOMA – Komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du.  Ideien unitate logiko bereko bi klausula independenteren artean jartzen da. 80-82 urte bitarte hartan gertatu zen; Armendarizek sailaren ardura zuen garaia zen hura.  Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Puntu eta koma / Joxerra Garzia / Zaldieroa

20221122-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izen berezien deklinabidea / Maialen Sobrino / Euskaraldia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Izen berezien deklinabidea Euskaltzaindiak aspaldi arautu zuen izen berezien deklinabidea; zehazki arautu ere, gure atal honetakoa izan ezik. Baina arazoa zera da: zenbaitek ez duela inoiz ere kentzen izenaren bukaerako –a artikulua eta, beraz, ez duela deklinatzen izenaren erroa. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Izen berezien deklinabidea / Maialen Sobrino / Euskaraldia

20221108-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Lokailuak / Kirmen Uribe / Josu Zabala eta Gari

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HAINBAT LOKAILUREN ERABILERA  Emendiozko lokailuak Oso gustukoa dut musika entzutea, baitairakurtzea ere. Oso ona da eta, gainera, ez da batere garestia Erraztasun handia dauka. Bestalde, ordu asko sartu ditu. Ez dut gogoko. Baina, bestalde, ez dut beste biderik ikusten. Gogora ezazu, halaber, bihar bilera daukagula. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Lokailuak / Kirmen Uribe / Josu Zabala eta Gari

20221031- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Atzerakarga / Ana Galarraga / Lorelei

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ATZERAKARGA Testuak argiagoak izan daitezen, horrela joka dezakegu; esaldia moztu eta aditza aurreratu: Azterketariek Administraziora sartzeko egiten diren hautaketa prozesuetan autonomia erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko aukera izango dute. Azterketariek aukera izango dute autonomia erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko, Administraziora sartzeko hautaketa prozesuetan. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Atzerakarga / Ana Galarraga / Lorelei

20221025- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak / Nikolas Goñi / Booktegi

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak / Nikolas Goñi / Booktegi

20221018- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Bailitzan / Kirmen Uribe / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bailitzan, bailitzen, bailiran, bailiren… formak arazotsutzat jotzen ditu Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak bailitzen (bailitzan), bailiren (bailiran), bailuen eta kidekoak, eta tradizio urria dutela dio (EGLU-V, 371. orrialdea). Beraz, «balitz bezala» erakoak dira gomendatzekoak.   urrezkoa bailitzen/bailitzan urrezkoa balitz bezala   … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Bailitzan / Kirmen Uribe / Zaldieroa

20221011- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Mikel Zalbide / Arima Soul

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HAIN…-ELA Ez da zuzena –ELA era honetan erabiltzea: – HAIN da ederra, denak liluratzen dituELA Nahikoa da perpausak elkarren ondoan ematea: – Hain ederra da, denak liluratzen ditu, edo – Hain da ederra, denak liluratzen ditu, edo – Denak liluratzen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Mikel Zalbide / Arima Soul