Laura Moreno, Uruguai - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Laura Moreno, Uruguai: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”


Laura Morenok (Uruguai), behin, autobus batean zihoala “Euskara dohainik ikasi” zioen txartel bat aurkitu zuen, eta amaren arbasoak euskaldunak zirela kontuan izanda, pausua ematera animatu zen. Euskara Munduan programan parte hartzen ari da orduz geroztik, eta pozik hitz egin digu: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”.

Flor Deniz, Argentina - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”


Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

Christian Etxeberria, Txile | Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Christian Etxeberria, Txile: “Mintzanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko”


Christian Etxeberria (Txile) amonak hezi zuen jaioterrian, baina hark bere abizena nondik zetorren ez zekiela esan digu, eta jakin-mina piztu zitzaiola: “Amona hil zenean abizenaren jatorriaren bila hasi nintzen eta euskalduna zela ezagutu nuen”. Orduan hasi zen euskara ikasten eta Mintzaneti esker gure hizkuntza hitz egin dezakeela aitortu digu: “Minztanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko, jarioa lortzeko”.

Begoña Tisera, Maizpide Euskaltegia

Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Continue reading Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”

Andrea Bella, Uruguai: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”


Andrea Bella Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen ari da 2008az geroztik uruguaitarra, eta aurten, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara irakasle izateko azken urratsa emateko aukera izan du. Hilabete t’erdiko egonaldia aprobetxatuz, Mintzaneteko kideak bisitatu ditu Andreak: “Lagunak ikusteko gogoz etorri gara Euskal Herrira”.

Anabel Jaureguiberry, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Anabel Jaureguiberry, Argentina: “Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”


Anabel Jaureguiberry Mintzaneteko erabiltzaile argentinarrak esan digu jakin-minagatik hasi zela euskara ikasten, “abizenagatik” hain zuzen ere. “Nire arbasoak Nafarroa Beherakoak ziren, eta Argentinara joan ziren XIX.mende erdi-bukaeran”. Euskara Munduan programan parte hartzeaz gain, Mintzaneten ere ari da euskara praktikatzen: “Oso aukera ona da, batez ere, eguneroko euskara praktikatzeko. Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”.

Alfredo Laborde | Mintzanet Munduan

Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Continue reading Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”

Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira


Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte


Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Continue reading Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte