2022ko Mintza Eguna

Festa giroan ospatu da 2022ko Mintza Eguna

Euskal Herri osoko euskaltzaleak eta Mintzalagun taldeak Hendaian batu ziren atzo, ekainak 5, pandemia ostean, aurrenekoz. 2020 eta 2021ean, koronabirusak sortutako osasun egoerak jaia ezin ospatzea ekarri zuen, eta Maite Agirre Euskaltzaleen Topaguneko kideak hiztorduaren aurretik adierazi bezala, “gogotsu” antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, bertako Mintzaia elkartearekin batera, 2022ko Mintza Eguna. 12:00etan ekin zioten festari, eta Kike … Continue reading Festa giroan ospatu da 2022ko Mintza Eguna

“Gogotsu gaude urtero batzen zirenak berriz batu eta Mintza eguna jaia ospatzeko”

Maite Agirre, Topaguneko kidea eta Mintza Egunaren antolatzailea Azken asteetan buru belarri ari da Hendaiako Mintza Eguna prestatzen, bertako Mintzaia elkartearekin batera. Azken bi urteotan ezin izan da hitzordua antolatu, eta pandemia egoerak mintzapraktika jardueretan izan duen eraginaz aritu gara Topaguneko arduradunarekin. Gogotsu eta ilusioz antolatutako jaia, igandean ospatuko da Lapurdi kostaldeko herrian. Berezia izango … Continue reading “Gogotsu gaude urtero batzen zirenak berriz batu eta Mintza eguna jaia ospatzeko”

Mintzanet-Euskararen Etxean

Hendaiako Mintza Egunean parte hartuko du MINTZANET egitasmoak

Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez, Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak elkartuko dituen hitzordua iristear da. Ekainaren 5ean, harreman berriak sortu eta mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera egongo da, Hendaian, eta MINTZANET ere bertaratzeko asmotan da. Bidelagun eta bidelari zaretenok gonbidatuta zaudete. Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak  lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, … Continue reading Hendaiako Mintza Egunean parte hartuko du MINTZANET egitasmoak