-garri /-kor –garrik bi balio izan ditu tradizioan: Eragilea (aktiboa edo arazlea): barregarri (barre eragiten duena), mingarri (min ematen duena), pozgarri (poz ematen duena), aberasgarri (aberatsarazten duena), aspergarri, harrigarri, higuingarri, mingarri, nazkagarri, negargarri, penagarri, beldurgarri, onuragarri, kaltegarri, murrizgarri, etab. Pasiboa, aldi berean bi ñabardura izan ditzakeena: a) ‘merezi duena’: ikusgarri, jakingarri, miresgarri, maitagarri, aipagarri, gogoangarri…; b) ‘daitekeena’ (‘izan daitekeena’): ulergarri, barkagarri, baztergarri, jasangarri, zenbakarri... Bi balioetan, lehena, eragilea, izan da nagusia; baina bigarrenak gero eta erabilera handiagoa du, bigarren horixe baita azken urteotan erdarazko –ble atzizkia adierazteko ordainik erabiliena. -> kor atzizkiak ‘joera, erraztasuna’ adierazten du eta beraren ezkerretara doan izena beti subjektu jasailea da (ekintza jasaten duena), ez eragilea: -> – eguraldi aldakor (eguraldia erraz aldatzen da), -> – partikula higikor (partikula erraz higitzen da), -> – beira/edalontzi hauskor (beira erraz hausten da), -> – pertsona haserrekor (erraz haserretzen da), -> – animalia hilkor (erraz hiltzen da), entzule sineskor, krisi iraunkor… –kor atzizkia ez da egokia agente edo eragile modura erabiltzeko (hori –garri atzizkiari (edo –tzaileri) dagokie). Honako hauetan, beraz, bigarren moldeak dira egokiak: *bilera erabakior / bilera erabakigarri; *substantzia hilkor / substantzia hilgarri; *erabaki onurakor / erabaki onuragarri; *gramatika araukor / gramatika arauemaile, arautzaile; *giro erasokor / giro erasotzaile; *arau murrizkor / arau murrizgarri… Atzizki bien (-garri, -kor) balioak kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak: albiste bihotz-hausgarria / zorion hauskorra azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra pozoi hilgarria / izaki hilkorra gezur sinesgarria / jende sineskorra |