2022-01-18-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

HUTS

Oso erabilera desberdinak izan ditzake.

Adibideekin ikusiko dugu hobeto:

– Nik kafe HUTSa hartzen dut.

– Poltsa HUTS hori zurea da?

Osoguztiz edota izugarri adberbioen esangura hartzen du batzuetan:

– Horiek lapur HUTSak dira.

– Andoni gezurti HUTSA da.

Beste zenbaitetan, besterik ez, baino ez esan nahi du:

– Hori zorte HUTSA izan da.

– Hori gezur HUTSA da.

Aditz-izenarekin (ikusTE, izaTE) ere erabil daiteke:

– Ikuste HUTSarekin igarri zion zer zeukan.

– Ez dut jasan: usainTZE HUTSak gaixotu egiten nau.

Zeromateria hutsa edo ezereza adierarekin ere bai:

– HUTSean (ezerezean) geratu da dena.

– Unibertso osoa HUTSetik sortu omen zen.

– Nola geratu dira azkenean? Hiru eta HUTS.

Beste esapide batzuetan ere aurki dezakegu:

– Esku HUTSIK etorri naiz.

– Zer egiten duzu OINUTSIK? Hotza egiten du.

– Sekulako hotza egin arren MAKUTSIK (mahuka-hutsik) irten da.

– Penalti bat HUTS EGIN dute, eta HUSNA geratu dira.

– Eta HUSKERIA horregatik haserretu dira?

Zero/huts