Jon Andoni Sainz Palacios, bidelaria: “Oso interesgarria iruditzen zait Mintzanet, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”


Jon Andoni Sainz Palacios (1985) administratzaile lanetan ari den gasteiztarra da, eta euskara praktikatzeko asmoz erabaki zuen Mintzaneten izena ematea. Bertan parte hartzen ari den kide batek bere esperientzia kontatu zionean izan zuen egitasmoaren berri, eta aukera aprobetxatu nahian gurekin harremanetan jarri zen: “Oso interesgarria irudizten zait, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”.