20220621 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

(ezen)… -(e)la.

Noizbehinka ezen hau irakurtzen dugu euskarazko testuetan:

“(…) Dena den, Zelaak zehaztu du ezen, legea indarrean sartzen denean, gobernuak urtebeteko epea izango duela neurriok erkidegoekin eta hezkuntza komunitatearekin garatzeko. (…).”

-> Euskara Batuaren Eskuliburuak honela jasotzen du:

–      Molde honetako perpausekin ageri da batez ere ezen [EH], baina aukerakoa da, ez du-eta aldatzen zentzua.

–      Literatura-tradizioan eze eta ze aldaerak ere ageri dira.

–      Normalean, esaldi konplexuetan erabiltzen da hitz iragarle gisa mendeko esaldiari sarrera emateko. 

-> Adibide hau agertzen zaigu Ehulkun, adierazteko esaldi konplexuetan argigarria izan daitekeela, zuhur erabilita:

–      Pentsatu behar da ezen, kasu horretan, Gaudí areago inspiratu zela gisa jarduerako kable eta sokei so eginez.

–      Pentsatu behar da____, kasu horretan, Gaudí areago inspiratu zela gisa jarduerako kable eta sokei so egin.