20220614 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Omen, ei, bide / Iñigo Aranbarri / Kulturklik

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Omen/ei eta bide partikulak sinonimo gisa erabiltzen ditugu sarri askotan, baina, antzekoak izan arren, badago aldea. Beraz, azter ditzagun bien arteko ñabardurak. Ei partikula bizkaieraz erabiltzen da.

Esate baterako:

  • Emakume hori Baionan omen/ei dago. [norbaiti entzundakoa]
  • Emakume hori Baionan bide dago. [gure kabuz diogu]

Omen/ei partikulen bidez aditzera ematen da beste iturri batzuetatik datorrela informazioa; eta bide partikularen bidez, aldiz, norberaren ustea dela.

Honela azaltzen da Euskaltzaindiaren EGLU II liburuan:

  1. a)  omen, ei: Esaten duguna besteri entzun diogula eta, beraz, ziurtasun-neurria haren bizkar uzten dugula.
    b)  bide: Esaten dugunari ziurtasun oso-osoa ematen ez badiogu ere, egiantz handia eskaintzen diogula.

Gauza bera perifrasi luzeagoez ere adierazi liteke:

  • omen, ei: entzun dudanez, esaten dutenez…
  • bide: dirudienez, itxura denez…

Informazio osagarria

Euskaltzaindiaren EGLU II (501.-516. or.)

Irale

Irakasbil