Esther Sastre-Mintzanet bere ahotan

Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

Durangarra da Esther Sastre (1995), eta oposaketak prestatzen dabil Eusko Jaurlaritzarako administrazio arloan lan egitea gustatuko litzaiokeelako. Etxean zein kalean euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza berreskuratzeko nahia berpiztu zaio. “Nahiz eta txikitatik euskaraz ikasi, nire eguneroko bizitzan ez dut erabiltzen. Etxean ez dakite, eta lagunek jakin arren, ez dugu ohitura … Continue reading Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

Marcos Tedin-Mintzanet bere ahotan

Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”

Buenos Airesen (Argentinan) bizi da Marcos Tedin (1997), eta bertako enpresa batean sare sozialak kudeatzeaz arduratzen da. Sorterriko euskaltegian hasi zen euskara ikasten baina oraindik ere maila baxua zuenez, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Barnetegi batean izena eman, eta behin maila polita lortuta, Mintzanet egitasmoan parte hartzera animatu zen. “Nik bezala, jende askok euskara maite … Continue reading Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”