20220607 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: hobe, hobeto, hobeki / Ramon Saizarbitoria / Memeka.eus

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Hobe, hobeto, hobeki

Hiztun askok HOBE eta HOBETO formak nahastu egiten dituzte. Gogoratu HOBE adjektiboa dela (nolako? Galderari erantzuten dio) eta HOBETO, ordea,  adberbioa (nola? galderari erantzuten dio): 

ON + AGO……….HOBE

ONDO + AGO……HOBETO

ONGI + AGO…….HOBEKI

Hona hemen zenbait adibide:

HOBETO da horrela                   HOBE da horrela

HOBETO da ez joatea                HOBE da ez joatea

Hau HOBETO da                        Hau HOBEA da 

Hobe egiten dut lan etxean       HOBETO/HOBEKI egiten dut lan etxean

Normalean, egon aditzarekin hobeto erabiltzen da; izan aditzarekin, ordea, hobe erabili ohi da ia beti.

  • Euskaltzaindiak euskara baturako ontzat eman ditu beste aldaera hauek ere: hobeago, hobekiago eta hobetoago. Honatx Euskaltzaindiaren Hiztegian nola datozen hitz hauen sarrerak:

– hobeago adj. Hobea. Bizitza hobeago baten itxaropena. Izana naiz hau baino hotel hobeagoetan. Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda.

– hobekiago adb. Hobeki. Ongi baino hobekiago nekien hori. Aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago. Zorionez, uste izan den baino hobekiago doa.

– hobetoago adb. Hobeto, hobeki.

Euskara Batuaren Eskuliburua:

Hobe / hobeago

Gramatika batzuek hobeago forma ez-gramatikaltzat jo izan dute, pentsatuz on izenondoaren konparatibozko era hobe baino ez dela. Erabilera nagusia hori izanik ere, hobeago forma ere erabili izan da tradizioan, eta ez da baztertzekoa

Zein zaldi da hobeago, geldirik dagoena ala ibiltzen dena?

Alargunaren semea baino bere urdea da hobeago (esr. zah.). 

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. 

Besterik da hobe/hobeto formen arteko aldea. ( hobe izan (*hobe esan))

Eta hobeago bezala, onago ere erabili izan da on izenondoaren konparatibozko era bezala. Hori ere, beraz, ez da baztertzekoa. Gizon onagorik ez dakit izango zen. [EH]

Euskara Batuaren Eskuliburua