2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko


Aurtengoa ez da edonolako urtea, zinez arraroa da. Martxoaz geroztik gure egunerokoa baldintzatzen ari den bisitari ikusezin batek gizartea aztoratu du, eta beste askori gertatu bezala, Mintzanet komunitateko kideok ere aurreikusita geneuzkan jarduera eta ekitaldiak birmoldatu behar izan ditugu. Hala, pena handiz, 2020ko Mintzanet Eguna egingo ez dugula jakinarazi nahi dizuegu.  Azaroaren 7an (larunbata) zen ospatzekoa, … Continue reading 2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko

Mintzanet Eguneko bideoa!


Azaroan 12an Zubietako Araeta jatetxean, III Mintzanet sariak eman genituen eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortu genuen: Arantza Garaialde (bidelaguna) eta Andrea Bella (bidelaria). Aipamen berezia Pilar Iragorrirentzat izan zen.

Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira


Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara … Continue reading Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira