Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!


Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).

Mintzanet Eguneko bideoa!


Azaroan 12an Zubietako Araeta jatetxean, III Mintzanet sariak eman genituen eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortu genuen: Arantza Garaialde (bidelaguna) eta Andrea Bella (bidelaria). Aipamen berezia Pilar Iragorrirentzat izan zen.

David Doblas San Telmo museoko mintzodromoan (Donostia) 2013/05/29

Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute


Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere … Continue reading Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute

Harkaitz Cano eta Julian Iantzi San Telmo museoko

Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da


Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo … Continue reading Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da