Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin.
Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean oso pozik azaldu da ekimenaren parte izateaz: “Zuek ere aukera baduzue, ez galdu; euskaraz zoriontsu biziko zarete. Besarkada bat Floridatik”.

 

Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu egin zen. Orain bere bizitza euskaraz egiten du ahal duen neurrian, eta Euskal Herrira hiru aldiz etorri da. Azkeneko bidaia honetan Aniceto bere bidelaguna ezagutzeko aprobetxatu du.

Continue reading “Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute”