EgizuBerbodromoa

Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute

Egizu Getxo Euskaldun elkarteko kideek Berbodromo digitala eta aurrez aurrekoa antolatu dituzte maiatzaren 26an eta 27an, eta Mintzaneteko hainbat erabiltzailek bertan parte hartu dute.

Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea izan dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea.

Zuriñe Hernandez, Elisabet Etchegaray, Oier Saratsua, eta beste hainbat Mintzaneteko lagun Berbodromo digitalean elkartu ziren, iragan asteazkenean, 18:30ean. ZOOM bidez egin zuten saioa, eta Egizu elkarteko dinamizatzaileek koordinatu zuten. Isabel Canales bidelagun eta bidelari bilbotarrak aurrenekoz parte hartu zuen ekimenean, eta “hasieran pixka bat urduri” zegoela aitortu badigu ere, “oso dinamikoa, dibertigarria eta interesgarria” izan zela esan digu.

“Ordubetez hitz egin genuen. Hasieran denok batera antolaketa ezagutzeko. Joko txikia egin genuen lotsa kentzeko. Antolatzaileak galdera bat egin zuen, eta erantzuna ‘bai’ bazen, zutitu egin behar ginen; ‘ez’ bazen, eserita jarraitu”. Lauko taldeetan banatu zituzten antolatzaileek gero, eta birziklapenari zein elkar zaintzaren baliaori buruz hizketan jardun zuten. Isabelek Egizu taldea zoriondu nahi izan du, “aukera itzela eta oso gomendagarria” dela iritziz.

EgizuBerbodromoa-Mintzanet