Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”

Dante Bastian Uribe Ricok (Mexiko, 1998) hizkuntzalaritza ikasten du eta unibertsitatean bertan hasi zen euskara ikasten. Ikasitakoa praktikatu nahi zuenez eta inguruan ez zuenez aukera handirik, irakasleak Mintzaneten berri eman zion.

Nagore Etxezarreta zarauztarra da bere bidelaguna eta eskoletan ikasten duen euskara batuaz gain, gipuzkoarraren euskalkia ikasten ari da Mintzaneten: “Gainera, hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”.

Mexikon euskara hizkuntza ezaguna omen da, misteriotsua delako: “Niretzat oso hizkuntza ederra da eta ikastea gomendatzen dut”.

Ez galdu Dante Uribek kontatu diguna!

 

Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”.

Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea iruditu zitzaion: “Nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake. Euskaraz zerbait adieraztea asko kostatzen zait, ez dut hitz egiteko erraztasun handirik eta, horregatik, proiektu hau oso baliagarria da niretzat”.

Mintzanet bezalako egitasmoei esker, euskara ez praktikatzeko aitzakiarik ez dagoela ere gogorazi du: “Zuk erabakitzen duzu eguna, ordutegia eta, Skypen bidez, edozein lekutatik egin dezakezu”. Proiektua “oso ona” dela iruditzen zaiola esan du, Euskal Herritik kanpo bizi direnentzat edota denbora gutxi dutenentzat erabilgarria dela, hain zuzen ere.

Ordu erdi-ordubete inguruko saioak egiten ditu astero bere Pasaiako bidelagunarekin. Biak osasun-arloan lan egiten duten profesionalak dira, baina lanari buruz hitz egiteaz gain, lagunarteko planak, familia, oporrak, zaletasunak… dituzte mintzagai.

Nerea Luezas bidelaria

Parte hartu Mintzaneteko bidelagunen taldean!

Euskal Herrian euskaraz hitz egitea nahi dugu: kalean, etxean nahiz lantokian euskara erabiltzea; lagunartean, senideekin edo ezagunekin berba egitea, gure hizkuntza lau haizetara zabaltzea… Baina hori lortzeko zer egiteko prest zaude?

Bide horretan aurrerapausoak emateko, Mintzanetek aukera erraz bat eskaintzen dizu: lagundu praktikatu nahi duenari. Nola? Bidelagun izanda

Zer behar du bidelagun batek?

                –Euskalduna izatea (ez du titulurik behar).

                -Astean ordubeteko tartea.

                -Skype, Whatsappeko bideo-deia, Google Hangouts… Edozein programa eskura izatea.

                –Laguntzeko gogoa: ez zara irakaslea, helburua bidelariak euskaraz hitz egitea da.

                –Esperientzia berri bat bizi nahi izatea: pertsona bat ezagutzeko aukera paregabea.

Koronabirusak eragindako egoera honetan, etxetik atera gabe laguntzea irtenbiderik onena dela uste dugu, eta Mintzaneten izena emateko une aproposa dela!!

Zergatik? Esperientzia betegarria eta aberatsa delako, harreman politak sortzen direlako, hizkuntzari benetako bultzada modu errazean emango diogulako, beste egoera linguistiko bat ezagutuko dugulako…

Hemen duzue gure bidelagun taldea! 

Bidelagun bakoitzaren argazkiaren gainean klik egin euren istorioa ezagutzeko. Horixe egin dezakezu PDFan:

Zuk ere horrelako esperientzia bat bizi nahi duzu? Ez egin zalantzarik eta izan zaitez bidelagun!!

‘Mintzanet bere ahotan atalean jende gehiagoren bizipenak ezagutzeko aukera duzu: idatziz nahiz bideoan. 

Ez itxaron gehiago eta egin ezazu zerbait! IZAN ZAITEZ BIDELAGUN!

 

Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu.

“Hasi ginenetik asko hobetu duela iruditzen zait. Oso gustura nago eta eskerrak eman nahi dizkiot”, aitortu du Altunak. Mintzaneti ere eskerrak eman dizkio Fernandezek.

María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”

María Simón (Zaragoza, 1986) bidelaria de Mintzaneten. Euskal Herrian bizi izan da eta bertan zegoenean euskara ikastea erabaki zuen. Euskaltegian gomendatu zioten proiektu honetan parte hartzea. Horrela, Zaragozan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan du. Zentzu horretan, Mintzanet egitasmo “oso baliagarria” dela dio: “Bestela, nik ez nuke euskaraz hitz egiteko aukerarik izango; eta euskaldun zaharra baldin bazara, oso polita da ikustea jendeak zure hizkuntza ikasteko interesa duela, eta haiei laguntzea”.

Continue reading “María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da””

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire zorra kitatzeko”.

Continue reading “Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez””

Donostian ere Mintzaneteko kideok elkar ezagutu dugu!

Urriaren 2an Bilbon eta urriaren 16an Iruñean egin genuen bezala, atzo Donostiako Tabakaleran Mintzaneteko hainbat kide bildu ginen, aurrez aurre elkar ezagutzeko.

Continue reading “Donostian ere Mintzaneteko kideok elkar ezagutu dugu!”

Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat”

Miguel Ángel Méndez (Barakaldo, 1967) Osakidetzako langilea da eta duela urte batzuk hasi zen Mintzaneten bidelaguna izaten. Bere ustez, Mintzanet proiektu “ona da, eta jendeari erakusten badiogu, arrakastatsua izango dela iruditzen zait”.

Continue reading “Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat””

Gerundioa noiz erabili?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kandido Eizagirre eta Marifé Goldaracena elkarrekin lehenbiziko aldiz!

Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) bidelagunak eta Marifé Goldaracena (Tafalla, 1972) bidelariak ia urtebete daramate Mintzaneten bidez euskara on line praktikatzen.

Continue reading “Kandido Eizagirre eta Marifé Goldaracena elkarrekin lehenbiziko aldiz!”