Urriaren 16an, Iruñeako Katakrak Kultur Guneko kantinan Mintzaneteko hainbat erabiltzailerekin elkartu gara. Bertan, elkar ezagutu dugu eta berriketan aritu gara, giro epelean.

Urriaren 16an, Iruñeako Katakrak Kultur Guneko kantinan Mintzaneteko hainbat erabiltzailerekin elkartu gara. Bertan, elkar ezagutu dugu eta berriketan aritu gara, giro epelean.
Mikel Urdangarin (Amorebieta-Etxano, 1971) euskal kantautorea da. Euskara bere hizkuntza dela esan digu eta “pribilejiotik bizi duela”.
Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…
Continue reading “Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara””
Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten!
Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!
Christian Etxeberria Txileko Santiagokoa da, eta hasieran ez bazekien euskal abizena zuenik ere, jakin bezain pronto, argi eduki zuen euskara ikasi nahi zuela.
Continue reading “Diasporatik: Christian Etxeberria (Txile, 1982)”
Mintzaneten izena ematen dutenek funtzionamendua argiago izan dezaten, bidelagunei eta bidelariei ongietorria emateko harrera gida prestatu dugu.
Continue reading “Erabiltzaile berriek harrera gida jasoko dute!”
Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.
Continue reading “Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!”
Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.
Continue reading “Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!”
Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!
Continue reading “Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!”