Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya


Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle … Continue reading Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Sebastián Amaya, bidelaria: “Euskarak mundu berri batean sartzeko aukera eman dit”


Sebastián Amayak (Arrecifes, 1978) Eusko Jaurlaritzako ‘Euskara Munduan’ programaren bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Barnetegi batean proiektu honi buruz hitz egin zuten, euskaldun batekin hitz egiteko abantailei buruz…”. Berak azaltzen duen moduan, Argentinan ez du euskaraz hitz egiteko aukerarik, ez delako giro euskaldun batean bizi, “Mintzaneti esker, mintzapraktika egiteaz gain, ikasi ahal dugu”.