Uda honetan denbora gehiago?

Lanean, etxean, hondartzan, mendian, oporretan… Zauden lekuan zaudela ere, uda honetan Mintzanet! Praktikatu euskara online eta doan!

Ikasturtean zehar estresatuta ibiltzen zara, ezertarako denborarik gabe. Baina orain, oporrak edo udako ordutegiak tarteko, ziur denbora duzula Mintzaneti eskaintzeko, euskarari zure laguntza emateko!

Proiektuan parte hartzeko bi aukera daude:

-Bidelaria: euskara praktikatu nahi du. Parte hartzeko A2-B1 maila eskatuko zaio.

-Bidelaguna: euskara praktikatzen lagunduko dio bidelariari eta horretarako, ez zaio titulurik eskatuko. Helburua ez da irakasle-ikasle izatea, hitz egitea eta soltura irabaztea baizik.

Ez diozu euskarari zure bultzadatxoa eman nahi? Hementxe duzu horretarako aukera!

Ez ezazu zalantzarik egin! Uda honetan jantzi euskara!

udako Kartela

You Might Also Like

2 thoughts on “Uda honetan denbora gehiago?

  1. uDAKO MINTZANET saioetan parte harzea gustatuko litzaidake bidelaria moduan. EGA titulua daukat baina euskara praktikatu nahi dut nire ingurunekoekin aukera handirik ez daudalako.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *