Xavier Campillo, bidelaria: “Euskara tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko”

Xavier Campillok (Berga, Katalunia, 1962) Mintzanet Internet bidez ezagutu zuen, eta izena eman zuen. Bartzelonan bizi da, eta berarentzat euskara praktikatzeko aukera bakarra da. “Euskara oso hizkuntza polita eta interesgarria da: tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko nire lagunak bisitatzen ditudanean”, esan du. 

Elva Francorekin aritu da azken urte hauetan solasean, baina Jose Inaxio Perez de Robles da gaur egun bere bidelaguna, La Seu d’Urgellen bizi dena. Proiektuan izena ematea gomendatuko luke “erosoa” eta “praktikoa” baita; “zerbitzu hau oso garrantzitsua da niretzat”, azpimarratu du.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *